XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Koadroa ikusiz erantzun itzazu ondorengo galderak: 1. Zein mailatatik aurrera hitz egin dezakegu bizidunetaz?.

2. Birus bat bizidun bat ote da? Arrazona ezazu erantzuna.

3. Zeintzu maila ditu bere baitan organulu-mailak?.

4. Gauza berbera al dira organoa eta organulua? Zergatik?.

5. Zelulak elkartzen direnean, zein elkarte-mota eraiki dezakete?.

6. Ehun guztien apurketak, zein eragin du konplexutasun handiagoko mailetan?.

7. Zelula-mailatik hasita, ipin itzazu hau barnean hartzen duten maila guztien adibideak.

8. Duten zelula-kopuruari dagokionez, zein banaketa egin daiteke bizidunen artean?.

9. Zein bizidunek dute konplexutasun handiagoa zelulabakarrak ala zelulanitzak? Arrazona erantzuna.

3.2. ZELULANIZTASUNERA IRAGATEAK DAKARTZAN ARAZOAK.

Zelula benetako biziduna dela esan daiteke zeren eta, bere tamaina txikia izan arren, biziaren prozesuak aurrera eramateko egiturak bai dauzka.

Gizakiak, lan edo funtzio konplexuak egin behar dituztenean, batzen diren bezala, zelulak ez daude beti banako soil bezala, hau da, zelula bakarrak bezala, baizik eta beren artean elkartu egiten dira, batera funtzionatuz, osotasun bat eratu arte: izaki zelulanitza.

Gaur egun, zelulanitzak ez datoz zelulabakarren elkarketatik, baizik eta zelula arraultzearen ugalketatik.

Izaki zelulanitzek halaber, beren artean elkartzeko jokaera dute, bizi-efikazia hobea eskaintzen dien konplexutasun-maila handiagoak lortuz; pentsa ezazu erleetan eta beren erlauntzetan hariztietan, pagadietan, eta hirietan....

Zelulabakarretik zelulanitzera iragatea oso konplexua izan zen eta gizakiak ezin izan du osoki birreraiki.

Baina ondo merezi zuen, zeren eta zelula askoko izakiek eboluzionatzeko gaitasun askoz ere handiagoa bait dute.

Orain ikusiko dugu zer nolako egitura berriek (ehunak, organoak eta aparatuak) egin zuten posible izaki zelulanitz hau eta baita ere zeintzu funtzio betetzen zituzten.

a) Masa-gehitzea.

Zelula-kopurua handituz doan neurrian, zelula batzu besteen gain jarri behar dira, azpiko partean jartzen direnak zapalduak izan daitezke goiko partean daudenengatik.

1. Zapaltze hau galerazteko zein aparatuk agertu beharko du?.

b) Ingurunearekiko ukipena.

Izaki zelulabakarretan, zelula ingurunearekin ukipen zuzenean dago, bien arteko hartuzte guztiak zuzenean eginez.

Baina izaki zelulanitzetan gainazaleko zelulek bakarrik ukitzen dute ingurunea bera, barnean aurkitzen diren zelulek beharrezkoa dute azalekoekiko komunikazio-sistemak jartzea, ingurunearekin harremanak mantendu ahal izateko.

1. Izaki zelulanitz baten zelula guztiek funtzio berdinak betetzen dituzte? Zergatik?.

2. Organismo zelulanitz bat milaka eta milaka zelulaz eraturik dagoela kontutan hartuz, hauetariko bakoitzak funtzio ezberdin bat betetzen duela uste duzu? Arrazona erantzuna.

3. Nola deitzen zaio funtzio berdina betetzen duen zelula-multzoari? Adibideak ipini.

b.1. Gasen hartuztea: Zelula guztiek oxigenoa behar dute arnasketa zelularra egiteko.

1. Kanpo-ingurunetik oxigenoa lortzeko, zein aparatu arduratzen da?.

2. Zein aparatuk garraiatu eta banatzen du hura zelula guztietara?.